Historia
Foresna Zurgaiaurtean sortu zen Nafarroako baso-jabe partikularrak, udalak eta kontzejuak elkartzeko helburuarekin. Nafarroa bere landa atomizazioagatik bereizten da eta horrek kudeaketa zaildu egiten du.
1992ko ekainaren 23an batzar eratzailea eginda, honako karguak izendatu ziren:
Presidentea: Francisco Javier Berraondo.
Presidente-ordea: Juan José Txoperena..
Idazkaria: Luis Ignacio Loyarte
Diruzaina: José Félix Arriezu
Batzordekideak: José María Irazoqui, Santiago Mitxeltorena, Sabino Pagola
Hurrengo helburuak jaso ziren estatutuetan:
Nafarroako baso-jabeak ordezkatu, defendatu eta euren interesak nahiz eskubideak negoziatu Administrazio Publikoen, nazio mailako nahiz nazioarteko foroen, komunikabideen eta iritzi publikoaren aurrean.
- Azterlanak burutu, basoetako arazoen aurrean proposamenak egin, eta horren guztiaren aurkezpena zein dibulgazioa zuzendu bazkide, enpresa eta erakunde publikoen artean
- Aholkuak eman, trebatu, izapideak egin, baso kudeaketa iraunkorra optimizatzen eta hobetzen laguntzen duten alor eta gai guztietan parte hartu.
Lehenengo bi urteetan 760 hektarea zituzten 130 jabe pribatu eta 12 udal izan ziren bazkide (Zubieta, Dicastillo, Corella, Bera, Bidasoa Berroaran mendiko batzordea, Arantza, San Adrian, Arellano, Igantzi, Altsasu, Gares eta Salinas).
Gaur egun, Foresna-Zurgaiak Nafarroako Gobernuarekin daukan hitzarmenaren bidez egonkortasuna dauka (abenduaren 31ko 13/1990 foru arauan eta otsailaren 17ko 59/1992 dekretuan dago oinarrituta hitzarmena).
Halaber, Nafarroako Basoen Plana ere erakunde honek kudeatzen du, 1998ko azaroan onartutakoa; plan horrek baso ekintzaren garapena eta hobekuntza ditu helburu, eta ekintza ugari ezarri ziren bertan. Esate baterako, 722. ekintzan “Baso elkartasunaren laguntza” jasotzen da eta 743.ean “Baso jabeen prestakuntza”.