Gobierno de Navarra

FORESNA > historia

FORESNA 1992an sortu zen, hain zuzen ere baso txikien jabeak eta mendiak dituzten entitate publikoak batzeko asmoz. Gure Foru Komunitate honetan lurzatien atomizazioa ikaragarria izan da, jabe asko baina lur eremu txikiak dituztenak, eta horrek kudeaketa eta garapen egokia galarazten du ezbairik gabe.

1992ko ekainaren 23an batzar eratzailea egin zen, eta haren ondorioz legezko ordezkari hauek hautatu ziren:

Lehendakaria: Francisco Javier Berraondo.
Lehendakariordea: Juan José Txoperena.
Idazkaria: Luis Ignacio Loyarte.
Diruzaina: José Félix Arriezu.
Kideak: José María Irazoqui, Santiago Mitxeltorena, Sabino Pagola.

Estatutuetan bildu ziren izaera eta helburua, hauexek dira:

• Basoen jabeak, mendien titularrak eta basoak kudeatzen dituztenak (Nafarroako basozaleak) biltzen dituen elkartea da, haiek pertsona fisikoak nahiz juridikoak izan.
• Nafarroako basoetako jabeen interesak eta eskubideak defendatu, ordezkatu eta negoziatzea nazioko nahiz nazioarteko Administrazio Publikoetan, komunikabideetan eta iritzi publikoaren aurrean.
• Basoetako aferei buruzko azterlanak, proposamenak eta txostenak egitea, gero hainbat kide, entitate, erakunde eta enpresaren artean aurkezteko eta zabaltzeko.
• Aholkularitza, prestakuntza eta banakako birziklajea eskaintzea, basoen kudeaketa hobea izan dadin.

Lehenbiziko bi urteetan 130 kide partikular elkartu ziren, guztira 760 ha zituztela, eta 12 udal: Zubieta, Deikaztelu, Corella, Bera, Bidasoa-Berroaran Mendietako Administrazio Batzordea, Arantza, San Adrián, Arellano, Igantzi, Altsasu, Gares eta Jaitz.

Egun, Foresna-Zurgaia elkartearen egoera egonkorragoa da, hain zuzen ere Nafarroako Gobernuarekin sinatutako hitzarmenei esker. Hitzarmen horiek sinatu dira ondoko legeetan oinarriturik: Nafarroako Oihan Ondarea babestu eta garatzeari buruzko abenduaren 31ko 13/1990 Foru Legea, eta hori garatzeko Erregelamendua, otsailaren 17ko 59/1992 Foru Dekretuaren bidez onetsia, zeinek ezartzen baititu oihan politika eta oihan elkarteak bultzatu eta sustatzeko helburuak.

Orobat, Nafarroako Oihan Plana Nafarroako Parlamentuak onetsi zuen 1998ko azaroan eta helburu nagusia zen oihangintzako sektoreko pertsonen jarduketa garatzea eta hobetzea (7. helburua). Horren ondorioz, ekintza franko finkatu ziren, besteak beste, “Oihan elkarteak bultzatzea” (722) eta “Mendien jabe eta titularren prestakuntza” (743).

 

SÍGUENOS EN YOUTUBE

Nuestro canal de vídeos forestal

Síguenos en FACEBOOK

Noticias y actualidad del sector

REVISTA NAVARRA FORESTAL

Nuestra publicación on line

VENTANA FORESTAL NAVARRA

Guías de los profesionales del sector

OTRAS PUBLICACIONES

Bibliografía forestal

ASESORÍA TÉCNICA

Servicios y consultas forestales

ESTATUTOS

La legislación forestal a tu disposición

ALBUM FOTOGRÁFICO

Descubre las especies de tu entorno

Localizacion.Calle Yanguas y miranda, 29 oficinas - 31003 Pamplona (Navarra) T.948 15 15 01 email. foresna@foresna.org

(c) 2009 Foresna. Todos los derechos reservados.