Irabazteko asmorik gabeko elkartea da, Elkarteen Erregistroan NA/85 zenbakia duena, eta kideen interesak defendatzeko sortu dena, eratu zeneko estatutuetan islatzen den bezala.
Batzar orokorra
Urtean behin biltzen da eta Foresna-Zurgaia elkarteko kide guztiak agertzen ahal dira, hitza eta botoa izanik. Batzarrak ahalmen gorena du gai guztietan erabakitzeko, esate baterako, Zuzendaritza Batzordea hautatzeko.
Estatutuetan finkatua dago karguak urtebeterako direla, nahiz eta denbora mugatu gabean luzatu daitekeen. Zuzendaritza Batzordea hiru hilabetean behin biltzen da eta helburu nagusia du Batzar Orokorrak erabakitzako ekintzak betetzen ari ote diren begiratzea.
Zuzendaritza Batzordea
Honako hauek osatua dago: lehendakaria, lehendakariordea, idazkaria eta diruzaina, eta kideak, azkeneko horiek udalen eta partikularren ordezkaritzarekin.
Localizacion.Calle Yanguas y miranda, 29 oficinas - 31003 Pamplona (Navarra) T.948 15 15 01 email. foresna@foresna.org
(c) 2009 Foresna. Todos los derechos reservados.