Aholkularitza

1992tik Foresna-Zurgaiak aholkularitza teknikoa eskaini du bere bazkideen artean.

Nagusiki hurrengo gaiei buruz eskaintzen da laguntza:

Diru-laguntza kanpaina

Forena-Zurgaian kanpainei buruzko zehazkizunak zabaltzeko hitzaldiak antolatzen dira.

Halaber, tramitazio txostenak osoki egiten dira, eskaera, erabakiak eta diru-laguntzen ordainketa kudeatzeko.

Kudeaketa plan teknikoak

Gure elkartetik kudeaketa plan teknikoak idazten dira, baso ziurtagiri nagusiak jarraituz. Horrelako agiriak honako abantailak eskaintzen dizkigute:

  • Zerga abantailak lortu
  • Zuraren kudeaketa iraunkorraren egiztagiria lortu.
  • Baso plangintzak bideratu
  • Gestio administratibo dinamikoa lortu.
  • Baso ezaguera eta ariketa ezberdinak zabaldu.

Zuraren salmenta kudeatzea

Lehenik zura tasatzen da salgai jarri aurretik. Kubikazioa, sailkapena eta zuraren erabilera zehazten dira. Ondoren, baso-jabearekin salmenta bideratuko duten agiri administratiboak prestatzen ditugu ( kobratzeko ziurtasuna nagusitze aldera). Azkenik, merkatuan zura-sorta zabaltzen da, azkeneko kontratua egin eta zuraren ekoizpena gidatzen duten arauak jarraitzen dira.

Aholkularitza juridikoa

Elkarteak baso eta ingurumen kontuetan aditua den abokatua du honako gaiak lantzeko: jabetasun auziak, baso-jabe elkarteak, erabilera hidraulikoko agindupe publikoa, zigor-administratiboa, baso zerga-sistemak…eta abar.

Aholkularitza kontablea

Foresna-Zurgaiakko finantza aholkularien bitartez, baso munduan berezituta, gure kideen ustiapen zalantzak argitzen ditugu.

Baso planta eta materiala

Urtero Nafarroako eta beste lurralde mugakideetako mintegiak bisitatzen dira, elkarteko kideei eskaerako ezaugarriei eta prezioei buruzko informazioa emateko. Halaber, gure kideak aholkatzen ditugu material erosketetan.

Landa lanak

Basogintzan kalitateko lanak egokitzea oso garrantzitsua da. Horretarako, gure teknikariek era guztietako baso lanei buruz aholkularitza eskaintzen diote elkarteko kideei .

Lur balioespena

Foresna-Zurgaiak lur balioespen lanak egiten ditu jabetzaren merkatu balioa adierazteko: ondare-ondasun transmisioak, salmentak edota kalte-ordain eskaerak bideratzeko.

Kontsultak

Foresna-Zurgaia teknikariek basogintzari buruzko zalantzei e-mailez, telefonoz edota gure bulegoan zuzenean ematen diete erantzuna.