Baso Ordezkaritza

Foresna-Zurgaiak, Elkarteko kideak Baso-Foro nagusietan ordezkaturik egon daitezen, honako erakundeetan hartzen du parte modu aktiboan:

USSE (Europa Hegoaldeko Basozainen Elkartea): 1989. urtean sortu zen. Gaur egun, Espainiako, Portugalgo eta Frantziako baso jabeen elkarteek osatzen dute.  USSEk, halaber, harreman zuzena du Italiako eta Greziako baso jabeen elkarteekin.  www.usse.es

Honakoen aurrean du ordezkaritza:

Europako Batasuna, Basoak babesteko konferentzia ministeriala, Nazio Batuen Erakundea, FAOko baso batzordea, Zuraren batzordea.

COSE: (Espainiako Basozain Elkarteen Konfederazioa): 1992. urtean sortu zen, autonomia erkidegoetan zeuden baso jabeen elkarteak batzeko asmoz.   www.selvicultor.org

Honakoen aurrean du ordezkaritza:

Europan, CEPF (Baso jabeen Europako Konfederazioa) lehendakariordetzaren bidez eta mundu zabalean IFFA medio (Internacional Family Forest Alliance).

BASO AHOLKULARITZARAKO KONTSEILUA: proposamenak, hobekuntzak eta basoen inguruko kexak aditzeko biltzen da: Nafarroako baso legea, tokian tokiko erakundeen legea, baso lanetarako diru-laguntza kanpainak ezartzeko foru aginduak, eta abar…

ZURAREN MAHAIA: baso sektorean zerikusia duten eragile guztiak biltzen diren lekua. Ingurumen Kontseilariak deitzen du eta jabeek, aran biltzarrek, industriak eta administrazioak hartzen dute parte.  Aipatu bileretan sektorearen ahuleziak, mehatxuak, indarrak nahiz aukerak ezarri eta ezagutu nahi dira.

USSE

USSE Europar Batasun barne dauden hegoaldeko nazioko baso elkarteez konposatutako erakundea da.

USSEk honako helburuak ditu:

  • Basogintzari buruzko Informazio teknikoa, fiskala, soziala eta legegilea bere kideeen artean zabaltzea.
  • kideen baso masaren batasun ekonomikoa egitea.
  • Baso suteen prebentzioan parte hartzea dibulgazio, baso tekniken eta zura merkatuaren ezagueraren bitartez.
  • kideen prestakuntza zabaltzea, ikerkuntza zientifikoa eta ekonomikoa sustatuz eta nazionen arteko trukea indartzen.
  • Kideen helburuak betearazi beharrezko baliabideak inplementatuz.

USSE [ www.usse.es ]

COSE

Basogintzen konfederazion espainarra da COSE.

1992ko urriaren 6an osatuta, 1987tik izatedun Espainar baso federazitik.

COSEren aktuazio eremua Espainia da eta Irabazi-asmorik gabeko elkartea da.

Elkartearen aktibitateak hurrengo ariketetan oinarritzen dira bereziki:

  • Espainar baso jabeak ordezkatu, defendatu eta euren interesak nahiz eskubideak negoziatu gobernuaren aurrean.
  • COSEren erakunde autonomikoak eta sektorialak koordinatu.
  • Zurgintza eta kortxo industria
  • Lanbidearteko kooperazio indartzea eraginkortasuna hobetzeko.
  • Komunikabideetan agerpenak indartu gizarteari baso errealitatea transmititzeko eta topiko okerrei aurre egiteko.
  • Basogintzari buruzko prestakuntza indartu.

COSE: www.selvicultor.org